martes, 3 de noviembre de 2009

web 2.0

Lehenik eta behin esan beharra daukat, bideoa nahiko azkarra izan dela eta ondorioz ez zaidala oso erraza egin informazio guztia bereganatzea. ondorioz pare bat aldiz ikustea beharrezkoa izan zait.
Bideoari dagokionez, gehien harritu nauenetako gauza bat, web 1.0 tik, 2.0 ra izan diren aurrerapausuak eta aldaketak izan dira. izan ere. aurretiko sisteman, erabiltzaileak informazioa bilatu, prozesatu edo kontsumoitzeko aukera zuen, baina web 2.0 modelo berriarekin esan genezake gu geu garela informazioa sortzen duela. laburbilduz, geu, guztiok garela web 2.0.
Gaur eguneko gizartean, teknologia berriek garrantzi handia hartu dute eta ikusitako bideoa eredu argia da. lagunekin infoamazioa eta argazkiak trukatzeko aukera emateaz gain, edozein informazioren jabe egin gaitezke denbora gutxian, eta hori dudarik gabe aurrerapauso ikaragarria da. Gainera, esan genezake erosoa ere izan daitekela interneta. Gaur egun jende askok bertatik erosketa ezberdinak egiteaz gain, (bidaiak, egazkineko bileteak, era ezberdinetako makinak...) bera etxeetatik mugitu gabe egiten dutelako lana.
Beraz, esango nuke teknologia berriak aurrera egin dutela gizarteko kideon beharrizanak asetzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario