lunes, 30 de noviembre de 2009

1go BIDEOA

2. BIDEOA
IRUZKINA:
Ondorengo lerroetan, goian erantzitako bideoei buruzko azalpena eta nire iritzia plazaratuko dizuet.
Lehenengo bideoari dagokionez, laburra eta zehatza dela azpimarratuko nuke. Hemen agertzen denez, teknologia berriek hezkuntza aldatu duela baieztatzen da. Lehen txikitan gauza asko amezten bagenituen ere, gaur egun alfabetizazio multimedien ondorioz, errealitate ezezagunetara heltzeko aukera dugu. hau da, klik bat eginda gauza arrigarriak bizitzeko aukera dugu: marte planetako lurzorutik ibili, gizakiaren bihotz funtzionanmendua barne barnetik ikusi edota munduaren inguruan buelta bat ematea adibidez.
Bigarren bideoa, teknologia berrietan aditua den neska bati egindako elkarrizketa izanda, oso interesgarritzat joko nuke, batez ere guretzat baliogarriak izan daitezkeen kontzeptu batzuk argitzen dizkigulako. Batez ere, elkrrizketatuak gauza bati ematen dio garrantzia: kontsumitzaileak kritikoak izan behar garela sarea erabiltzerakoan eta informazioa bilatzerakoan, irakurtzean eta erabiltzerakoan. Izan ere, gauza ez da bakarrik tresna digitalak erabiltzen ikastea, baizik eta bakoitzak jakin behar du zer jakin nahi duen eta zer behar duen horretarako. Horregatik azpimarratzen du neskak, bakoitzak berak jakin behar duela informazio egokia bilatzen eta eraikitzen, azken finean gu ere sortzaileak bihurtzen baikara sarean. Honez gain garrantzitsua iruditzen zaidan beste puntu bat nabarmentzen du, xehetasunak irakurtzearen hain zuzen ere. Bestela gu ez gara ohartuko gure kontura nor dagoen dirua irabazten edota gure datuak nork maneiatzen dituen, eta azken puntu hau oso garrantzitsua dela deritzot.
Beraz, laburbilduz, aipatu nahiko nuke, bi bideo guztiz ezberdin hauek oso interesgarriak izateaz gain, lagundu egingo digutela teknologia berrien mundu sakon hau apur bat gehiago ezagutzeko.

lunes, 16 de noviembre de 2009

BLOGA IRAKASKUNTZAN

Hurrengo testu honetan blogak irakaskuntzan nere ustetan izan ditzakeen erabilera azaltzen saiatuko naiz.
Lehenik eta behin, esan beharra daukat ariketa honi buruzko xehetasunak irakurri nituenean, oso galduta aurkitu nuela nere burua, izan ere ez nuen biderik aurkitzen bloga eta haur hezkuntza elkarrekin erlazionatzeko. Honelako galderak egiten nizkion nere buruari: nola izango da erabilgarria blog bat haur hezkuntzan haurrak ordengailurik erabiltzen ez badakite? edota, nola komunikatuko dira elkarren artean idazteko gai ez badira?. Galdu xamar aurkitzen nintzenez, irakasleak laguntza gisa emandako lau helbideak bisitatzea pentsatu nuen, eta esan beharra daukat horri esker ohartu nintzela blogak erabilera esanguratsua izan dezakela haur hezkuntzan lantzeko.
Lehenik eta behin esan beharra daukat oso egokia iruditzen zaidala ikastexe bakoitzak blog bat edukitzea, horrela gurasoek ere egiteko aukera izan dezakete eta horrela eskolako gauza askoz informatuta egongo dira. Honez gain, gurasoak ere beraien artean komunikatuta egoteko aukera dute eta horrela gurasoen arteko harremana sustatzeko aukera dago. Gainera, irakasleak beraien haurren lanak blogean jarriz gero, gurasoak ikusi egin dezakete eta ondorioz informatuago egon beraien zemearen eboluzioaz. Gainera haurrei beraiei ere erakutsi al izango die beraiek egindako lanak nonbaiten agertzen direla. Puntu honekin bukatzeko azpimarratu nahiko nuke, hau metodo egokia izan daitekeela guraso bakoitzak bere ideiak edo iradokizunak aipatzeko.
Ikastexeak bere blog propioa izateak, beste abantaila batzuk ere badituela deritzot. Izan ere, ikastexe bakoitzak blog bat izanez gero, beste eskola batzuk or sartzeko aukera izango dute eta eskolen arteko elkarlana sustatzeko eta informazioa trukatzeko bidea izan liteke. Metodo honekin, eskola bati, beste bateko zerbait gustatu bazaio hartzeko aukera izango du eta alderantziz.
Bukatzeko aipatu nahiko nuke, hasieran nahiko galduta egon naizen arren, ohartu naizela bloga metodo garrantzitsu eta eraginkor bat izan daitekela haur hezkuntzan aplikatzeko. Gurasoak eskolarekin eta beraien artean komunikatuta eta informatuta egoteaz gain, oso garrantzitsua iruditzen zaidalako eskola ezberdinak harremanetan eta elkarlanean aritzea. Horrela guztiak irabazten irtengo ginatekelako.

lunes, 9 de noviembre de 2009

TESTU BIRSARTUA APROBAK


EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Senideek jasaten duten jazarpena salatzeko, itxialdia Huelvan
Euskal preso politikoen senide askok planto egin zuten atzo beste behin; hala, aurrez aurreko bisitetara sartu aurretik katxeatuak izateari uko egin zioten. Egoera salatzeko, itxialdi mugagabea abiatuko dute gaur Huelvako espetxean eta egoera konpondu arte presoak ez dira bisitetara irtengo.

09/11/2009 9:13:00

DONOSTIA-. Herenegun bezala, atzo ere Estatu espainolean barreiatutako espetxe ugaritan bertan behera geratu ziren euskal presoen bisitak. Izan ere, senide eta lagunek uko egin zioten bisitetara sartu aurretik katxeatuak izateari. Madrilek espetxeetara bidali duen zirkularraren ondorioz, presoekin aurrez aurreko bisitaldiak izan aurretik, lagun eta senideak katxeatu egingo dituzte aurrerantzean funtzionarioek.

Etxeratek jakinarazi duenez, Curtisko espetxean Aritz Azkona preso iruindarraren neskalagunari aurrez aurreko intimoa egitea galarazi zioten sartu aurretik funtzionarioek uki zezaten utzi ez zuelako. Gainera, Etxeratek salatu duenez, kartzelariek jarrera gogorra izan zuten eta liskarra izan zen. Bonxeko espetxean, berriz, Txomin Troitinoren bi senideei ukatu zieten aurrez aurreko bisita egitea arrazoi berdina tarteko.

Teruelen, Mikel Lizarribar eta Josu Lezamaren neskalagunak ere aurrez aurrekorik gabe geratu ziren. GARAri kontatu ziotenez, espetxera sartu bezain laster zirkularraren berri eman zieten eta katxeatuak izateari uko egin ziotenez, ez zieten bisitara sartzen utzi. Lizarribarren lagunak, aldiz, bisita arrunta egin ahal izan zuen, zirkularrak aurrez aurreko bisitei bakarrik egiten baitie erreferentzia. Egoera ikusita, espetxeko arduradunekin hitz egin eta idatzizko salaketa aurkeztu zuten.

Jaengo espetxean, berriz, Jose Mari Sagardui "Gatza" presoaren alabari aitarekin aurrez aurreko bisitaldia egitea galarazi zioten. Alabak salaketa jarri zuen bertako epaitegian.

Larunbatean, besteak beste, arazoak izan ziren Curtisen, Villenan, Puerto II-n, Herrera de la Manchan eta Huelvan. Azken kartzela horretan hiru presoren senideei eragotzi zieten aurrez aurreko bisitak egitea; azkenean, baina, espetxeko preso guztiak geratu ziren bisitarik gabe, senideek gertatutakoa azaldu zietenean guztiek eten baitzituzten bisitak. Atzo iragarri zutenez, egoera salatzeko itxialdia mugagabea abiatuko dute gaurtik aurrera.

Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, protestak irauten duen bitartean espetxean dauden preso politikoak ez dira bisitetara aterako. Gainera, borrokaldia aurrez aurreko bisitekin izaten ari diren arazoak konpondu arte luzatuko dute.

Amnistiaren aldeko mugimenduak Gobernu espainolak Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin amaitzeko duen estrategiaren barnean kokatu du azken asteotan senideak jasaten ari diren jazarpena. Azken 30 urteotan Kolektiboaren aurkako neurriak etengabeak izan direla, eta "aurrez erabili dituzten neurrien porrotak" eraman dituela "neurri berriak pentsatzera eta martxan jartzera" salatu du.

Senideak, beti jomugan

Euskal presoen senideak beti "jomugan" izan direla ekarri zuen gogora eta horren adibide argiena sakabanaketa politikoa dela ohartarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. Dispertsioa "azken urte hauetan 16 senideren heriotzaren erantzulea" izan dela ere nabarmendu zuen, eta ostiralean bertan Soraluzeko Peio Etxeberria presoaren bi lagunek izandako istripua ekarri zuen gogora.

Aipatu neurriek zein preso politikoekiko elkartasuna zigortzeak min handia egin duela onartu du amnistiaren aldeko mugimenduak, baina neurri denek porrot egin dutela nabarmendu du: "Bai Kolektiboak erakutsi duen jarrerak, bai Euskal Herrian sortu eta garatu den elkartasun guztiak, indarrik gabe utzi dute espetxe politika anker hau". Hala, aurrerantzean ere bide horretan lanean jarraitzeko deia egin du.
.




sábado, 7 de noviembre de 2009

PROMETEUS BIDEUA


PROMETEUS BIDEOAREN IRUZKINA:
Bideoan, teknologia berrien eraginez, edo zehatzago izateko interneten eraginez, gure gizarteak etorkizunean izango duen bilakaera edo eraldaketa agertzen da.
Lehenengo geratu zaidan sentzazioa bideoan ikusitakoa gertatu ezinezko zerbait dela pentsatzea izan da, baina hausnarketa txiki baten ondorioz, ez naiz hain lasai geratu. Izan ere, hurrunegi joan gabe, gure bizitzeatan jasaten ari gara teknologia berrien eraldaketa. Bestela, nork esango luke orain dela ez urte asko telefono mugikorrak beharrezkoak izango genituela gure eguneroko bizitzan? Edota eskutitzak idatzi beharrean "korreo elektronikoak" idatziko genituzkeela? honekin adierazi nahi dudana zera da: uste dudala bideoan agertzen den informazioa azken muterreraino magnifikatuta dagoela (bigarren mundua edo mundu birtualarena adibidez. Edota lau lekutan aldi berean egon gaitezkeela)+ , baina bertan agertzen den informazio asko erreal bilakatuko dela eta ez etorkizun urrun batean.
Bestalde, filmeko eraldaketa batzuk pena ere eman didatela esan beharra daukat. Izan ere, honen esanetan urte gutxian ez da libururik, telebistarik, egunkaririk izango eta hori nahiko penagarria dela deritzot. Egunkari digitalak eta liburu elektronikoak sortuko dira, baina ez dute inolaz ere lortuko gaur egunekoak duten xarma hori eta penagarria litzateke etorkizuneko haurrek hau ez bizitzea.
Gu irakasle izango garen heinean betebehar garrantzitsu bat dugula adierazi nahi dut. Izan ere, gure ikasle izango direnei teknologia berriak erabiltzen irakatsi beharko diegu, baina uste dut oso garrantzitsua dela hauek dituzten alde onak eta txarrak azalztea. Alde onei dagokionez, guztiok dakigu asko eta asko daudela: edozein motatako informazioa bilatzea, lagunekin informazioa eta argazkiak trukatzea, sareak ahalbidetzen dituen baliabideez hornitzea, programa ezberdinak erabiltzea... baina alde txarrak ere badituela argitu behar da. Ezin ahastu genezake, "chat" programetan gaudenean ez dakigula nor dagoen beste aldean (guzurrak esaten egon litekeelako) eta ondorioz kontu handia izan behar dugu gauza horiekin eta batez ere haurrei azaltzerakoan, izan ere, mota honetako harreman asko trajedi bilakatu dira.
Bukatzeko esan nahiko nuke guztiok garela jakitun teknologia berriek eragiten diguten onurez eta ondorioz aprobetxatu behar direla deritzot, beti ere kontrolatuz.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Informazioaren gizartea edo "sociedad de la información" bideoa ikusita, ohartu al izan naiz teknologia berriak denboran zehar izan duten bilakaera.
Duela orain ez urte asko, gure aitona amonak hurrunegi joan gabe, lanean zebiltzan artean ez zuten imaginatu ere egiten urte gutxian gizarteak izango zuen bilakaera. Lehen lan gehienetan esku indarra erabiltzen zen ia toki guztietan eta gaur egun denok dakigun bezala teknologia berriek ikaragarrizko garrantzia hartu dute. 70eko hamarkadan hasitako tendentzia honek ematen du amaierarik ez duela gure gizartean eta egia esan, beldur naiz urte batzuk barru ez garen gu geu geldituko gure aitona amonak bezala, hau da gizArteko baliabide ezberdinak zertarako edo zer nolako garrantzia duten ohartu ere egin gabe.
Bideoak argitzen duen bezala, gure gizartearen etorkizuna guztiz gigitala da, eta hori argi eta garbi adierazten da ondorengo adibidean. konkretuki ekonomia irabazi handiak berrikuntzekin lotzen duen unean. Nire iritziz, argudio hau gaur eguneko munduaren adibide argia dugu, izan ere, aurreratuenak dauden herrialdeak teknologia aldetik nahiko aurreratuak direla ikus genezake, eta Afrikako herrialde askoren kasuan aldiz, teknologia baliabiderik ez dituztenak, ikusten da oso atzeratuak gelditu direla, ekonomia arazo larriez edo kasu askotan pobrezia sakonean.
Jarraitzeko, zera esango nuke. Teknologia berriak aurrera egitea oso eraginkorra dela gizartearentzat, ikusi besterik ez dago telefono mugikorrak edo internetek adibidez gure eguenroko bizitzan hartu duen garrantzia, baina uste dut kasu askotan arinegi berriztatzen direla teknoplogia berri horiek eta kasu askotan ez digula denborarik ematen guztia ikasteko.
Bukatzeko esan nahiko nuke, gu irakasle izango garen heinean, garrantzitsua izango dela teknologia berriei adi egotea, izan ere gu irakasle garenerako uste dut hezkuntza ere guztiz digitalizatuta izango dela.

informazioaren gizartea

martes, 3 de noviembre de 2009

TIM O´REILLY






TIM O'REILLY

Tim O´Reilly Cork-en (Irlanda) jaio zen 1954. urtean. O'Reilly Mediako (editoriala) fundatzaile eta presidentea da eta software librearen bultzatzaile handienetako bat. Gaitera esan beharra dago, web 2.0 kontzeptuaren egileetako bat dela. Honez gain, Perl lengoaiaren garapenean ere parte hartu du. Hasiera batean literatura inetresatzen zitzaion arren (Harvar-ko unibertsitatean lizentziatua izan zen 1975ean) informatika zale amorratu bilakatu zen. Hau dela eta, bere editorialak argitaratutako liburu batzuen egilea da.

BIOGRAFIA

Harvard unbertsitatean graduatu eta gero, bere karrera egiten hasi zen mundu editorialean. 1992. urtean, The Whole Internet User's Guide & Catalog liburua argitaratu zuen, Interneti buruzko edukiekin. 1993. urtean, interneteko lehenengo atea ireki zuen, Global Network Navigator hain zuen ere. 2000. urtean, Safari Books Online eraiki zuen, interneteko lehenengo liburuak saltzeko tokia. 2004. urtean, web 2.0 kontzeptua aurkezten du konferentzia batean.