sábado, 7 de noviembre de 2009

PROMETEUS BIDEUA


PROMETEUS BIDEOAREN IRUZKINA:
Bideoan, teknologia berrien eraginez, edo zehatzago izateko interneten eraginez, gure gizarteak etorkizunean izango duen bilakaera edo eraldaketa agertzen da.
Lehenengo geratu zaidan sentzazioa bideoan ikusitakoa gertatu ezinezko zerbait dela pentsatzea izan da, baina hausnarketa txiki baten ondorioz, ez naiz hain lasai geratu. Izan ere, hurrunegi joan gabe, gure bizitzeatan jasaten ari gara teknologia berrien eraldaketa. Bestela, nork esango luke orain dela ez urte asko telefono mugikorrak beharrezkoak izango genituela gure eguneroko bizitzan? Edota eskutitzak idatzi beharrean "korreo elektronikoak" idatziko genituzkeela? honekin adierazi nahi dudana zera da: uste dudala bideoan agertzen den informazioa azken muterreraino magnifikatuta dagoela (bigarren mundua edo mundu birtualarena adibidez. Edota lau lekutan aldi berean egon gaitezkeela)+ , baina bertan agertzen den informazio asko erreal bilakatuko dela eta ez etorkizun urrun batean.
Bestalde, filmeko eraldaketa batzuk pena ere eman didatela esan beharra daukat. Izan ere, honen esanetan urte gutxian ez da libururik, telebistarik, egunkaririk izango eta hori nahiko penagarria dela deritzot. Egunkari digitalak eta liburu elektronikoak sortuko dira, baina ez dute inolaz ere lortuko gaur egunekoak duten xarma hori eta penagarria litzateke etorkizuneko haurrek hau ez bizitzea.
Gu irakasle izango garen heinean betebehar garrantzitsu bat dugula adierazi nahi dut. Izan ere, gure ikasle izango direnei teknologia berriak erabiltzen irakatsi beharko diegu, baina uste dut oso garrantzitsua dela hauek dituzten alde onak eta txarrak azalztea. Alde onei dagokionez, guztiok dakigu asko eta asko daudela: edozein motatako informazioa bilatzea, lagunekin informazioa eta argazkiak trukatzea, sareak ahalbidetzen dituen baliabideez hornitzea, programa ezberdinak erabiltzea... baina alde txarrak ere badituela argitu behar da. Ezin ahastu genezake, "chat" programetan gaudenean ez dakigula nor dagoen beste aldean (guzurrak esaten egon litekeelako) eta ondorioz kontu handia izan behar dugu gauza horiekin eta batez ere haurrei azaltzerakoan, izan ere, mota honetako harreman asko trajedi bilakatu dira.
Bukatzeko esan nahiko nuke guztiok garela jakitun teknologia berriek eragiten diguten onurez eta ondorioz aprobetxatu behar direla deritzot, beti ere kontrolatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario