lunes, 16 de noviembre de 2009

BLOGA IRAKASKUNTZAN

Hurrengo testu honetan blogak irakaskuntzan nere ustetan izan ditzakeen erabilera azaltzen saiatuko naiz.
Lehenik eta behin, esan beharra daukat ariketa honi buruzko xehetasunak irakurri nituenean, oso galduta aurkitu nuela nere burua, izan ere ez nuen biderik aurkitzen bloga eta haur hezkuntza elkarrekin erlazionatzeko. Honelako galderak egiten nizkion nere buruari: nola izango da erabilgarria blog bat haur hezkuntzan haurrak ordengailurik erabiltzen ez badakite? edota, nola komunikatuko dira elkarren artean idazteko gai ez badira?. Galdu xamar aurkitzen nintzenez, irakasleak laguntza gisa emandako lau helbideak bisitatzea pentsatu nuen, eta esan beharra daukat horri esker ohartu nintzela blogak erabilera esanguratsua izan dezakela haur hezkuntzan lantzeko.
Lehenik eta behin esan beharra daukat oso egokia iruditzen zaidala ikastexe bakoitzak blog bat edukitzea, horrela gurasoek ere egiteko aukera izan dezakete eta horrela eskolako gauza askoz informatuta egongo dira. Honez gain, gurasoak ere beraien artean komunikatuta egoteko aukera dute eta horrela gurasoen arteko harremana sustatzeko aukera dago. Gainera, irakasleak beraien haurren lanak blogean jarriz gero, gurasoak ikusi egin dezakete eta ondorioz informatuago egon beraien zemearen eboluzioaz. Gainera haurrei beraiei ere erakutsi al izango die beraiek egindako lanak nonbaiten agertzen direla. Puntu honekin bukatzeko azpimarratu nahiko nuke, hau metodo egokia izan daitekeela guraso bakoitzak bere ideiak edo iradokizunak aipatzeko.
Ikastexeak bere blog propioa izateak, beste abantaila batzuk ere badituela deritzot. Izan ere, ikastexe bakoitzak blog bat izanez gero, beste eskola batzuk or sartzeko aukera izango dute eta eskolen arteko elkarlana sustatzeko eta informazioa trukatzeko bidea izan liteke. Metodo honekin, eskola bati, beste bateko zerbait gustatu bazaio hartzeko aukera izango du eta alderantziz.
Bukatzeko aipatu nahiko nuke, hasieran nahiko galduta egon naizen arren, ohartu naizela bloga metodo garrantzitsu eta eraginkor bat izan daitekela haur hezkuntzan aplikatzeko. Gurasoak eskolarekin eta beraien artean komunikatuta eta informatuta egoteaz gain, oso garrantzitsua iruditzen zaidalako eskola ezberdinak harremanetan eta elkarlanean aritzea. Horrela guztiak irabazten irtengo ginatekelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario